NELSON MANDELAGaztetatik apartheidaren aurkako aktibista izan zen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide. Horrez gain, alderdiaren beso armatua izango zen Umkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.
Apartheidaren amaieraz geroztik, asko izan ziren Mandela goratu zutenak, baita bere garaian bere aurkari izandakoak ere. Hegoafrikan Madiba izenaz ere ezaguna izan zen; Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua da.
Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko
Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.