ITXURA FISIKOA
Iragarki honetan, izugarrizko garrantzia ematen da itxura fisikoari. Oso neska ederrak, hain zuzen ere, aingeruak diren esaten dituzten neskak, zuregana etorriko direla bere produktua, kasu honetan axe usain-kengarria, erabiliz.
Erabiltzen duten balorerik nagusiena maitasuna da. Batzuetan, batez ere nerabezaroan eta helduaroan, gazteok bakarrik sentitzen gara ikusten dugulako gure inguruko pertsona gehienak maitatzen duten pertsona bat dutela, eta guk alderantziz, ba ez. Jende horretaz aprobetxatzen saiatzen dira maitasuna aurkituko dutela esanez. Baita ere edertasuna erabiltzen da, baina izkutuagoan. Ez dituzte jende itxusiak ipintzen, baizik eta oso politak diren neskak eta mutilak. Zergatik ez dituzte jende potoloa edo itxusiagoa jartzen? Oso erraza, ere esan nahi dizutelako oso polita bihurtuko zarela bere produktua erabili eta gero eta erakarritako neskak ere oso oso politak izango direla.
Gazteon baloreak asko aldatu dira azken urteotan. Lehen gazteek nahiko izaten zuten janaria eta etxe batekin izaten lo egiteko baina orain, agian gauza guzti horiek izaten ohituta gaudelako, denok zerbait gehiago nahi izaten dugu, normalean modan dagoena. Adibidez, guztiok izan nahiko genuke iPhone bat izatea. iPhone-a, ez da merkatuko mugikorrik hoberena ezta merkeena ere. iPhone-a modan dago pertsona ospetsu guztiek daukatelako. Starbucks-eko kafeak ere ez dira batere merkeak, baina ere modan dago kafe haiek edatea pertsona ospetsuak hasi zirelako edaten. Eta beste eredu bat da hollister marka. Oso garestia da bertako arropa baita baina pertsona ospetsuek arropa horiek eramaten dutenez ba guztiok nahi izaten dugu.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire