mardi 2 juin 2020

KORONABIRUS

Koronabirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena.[1] Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin. Ez dago koronabirusek sortutako gaixotasunen aurka egiteko txertorik edo droga antibiralik, eta gaixoei aplikatzen zaien tratamendua sintomak arintzea izan ohi da.
2020an zazpi koronabirus mota nagusi ezagutzen dira, eta 39 espezie. Horietako hiru birulentzia handiko patogenoak dira.[2] Koronabirusak Orthocoronavirinae azpifamiliako kide dira (Coronaviridae familia, Nidovirales ordena).[3] Koronabirusek bilkin birala, zentzu positibodun hari bakarreko ARN genoma eta simetria helikoidaleko kapsida dute. Haien tamaina genomikoa 26 eta 32 kilobase artekoa da, ARN birusen artean luzeena. Koronabirusen izena "koroa" esan nahi duen latineko corona hitzetik dator; izan ere, birioien itxura, mikroskopio elektronikoarekin behatuta, koroa batena da, birioiak ertzean dituen erraboil itxurako irtenuneen eraginez.
2020ko urtarrilean, COVID-19 indar handiz zabaldu zen Wuhaneko sorburutik Txinara eta mundu osora, ondorio sanitario, sozial, ekonomiko eta politiko larriak eraginez. Martxoaren 11rako, MOEk pandemia izendatu zuen.

Koronabirusa: Eskolen itxiera EAEn, eta aholkuen eguneratzea ...


BLOG

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire