BRASIL
Brasil Hego Amerikako estatu handiena eta populatuena da. Guztira 8.547.400 km² eta 191.043.661 biztanle ditu, eta munduko bosgarren estatua da eremuan eta biztanlerian[1]. 2009an, Brasil munduko hamargarren potentzia ekonomikoa zen, 1.314 milioi dolarreko BPG (munduko %2 ,42). Hego Amerikako eremuaren erdia hartzen du, eta bertako estatu guztiekin muga du, Txile eta Ekuadorrekin izan ezik.
Hiru mendez Portugaldar Inperioaren kolonia oparoa izan zen eta, egun, portugaldarren ondasun kulturala duen Ameriketako estatu bakarra da. Hizkuntza ofiziala portugesa denez, lusofoniako estaturik handiena da. Biztanleen gehiengoa katolikoa da.
Errepublika federal eta liberala izanik, Brasilek kontraste geografiko eta soziologiko handiak ditu. Eremuaren gehiengoak Amazonas oihan tropikalak hartzen du; hego-ekialdeko kostaldean, São Paulo eta Rio de Janeiro megalopoliak daude. Brasilia hiriburu berria, berriz, estatuaren hego-erdialdean dago. Desberdintasun ekonomikoak munduko handienetakoak dira[2][3].
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire