ERRUMANIA
Europar batasuneko estatua da, Europako ekialdean kokatua. Bere hiriburua Bukarest da.
- OHITURAK ETA TRADIZIOAK:
- Errumaniarrak nahiko erlijiosoak dira. Haien erlijioa kristianismo ortodoxoa da. Gabonaren ospakizuna oso garrantzitsua da eta izeia ere bai. Tradizioak esaten du zoria, bizitza luzea, oparotasuna eta emankortasuna dakarrela. Ekinozioak eta solstizoiak ere asko ospatzen dituzte. Betidanik egurra landu egin dute denetarik egiteko: tresnak eleizak...
- GASTRONOMIA:
- Errumanierar sukaldaritza, sukaldaritza balcanico, eslaviarreko, hungareko eta alemaneko eraginak ditu. Adibidez: Sopa (Ciorbá) edo estofatuak.
- JANSKERA:
- Normalean, errumaniarrek europear modura jansten dira, baina, baserri-zonetan berriz oso tradizional jansten dira. Emakumeak gehienetan zapi bat daramate burua estaltzen eta arropa ilunekin jansten dira.
- JAIAK:
- Errumanian jai asko ospatzen dira baina nire ustez garrantzitzuenak hauek dira: Errumaniaren egun nazionala. Urtero Abenduaren 1an gogoratzen da nola 1918. urtean sinatu zen errumaniar probintzi guztien batasunaren akordioa eta San Andres, haien patroiaren eguna. Aste Santua eta Gabonak ere. Jakin-min bat bezala ere kontatu behar dut haiek, San Valentin eguna, Otsailaren 24ean ospatzen dutela.
- MUSIKA:
- Errumanian musika klasikoa eta opera oso ohikoak dira eta oso merkeak ere saio hauek ikustea. George Enescu Errumaniak izan duen konpozatzile eta bibolinista famatuena izan da. Orain dela gutxirarte manele, Errumaniako musika-estilo entzuenetarikoa izan da baina duela urte gutxi, musika- estilo haren kontrako kanpaina bat sortu zuten eta orain, debekatuta dago kontzertuetan eta diskoteketan musika hori entzutea.
- DANTZA:
- Errumaniako dantza famatuenetarikoa "calus" du izena eta gizonak bakarrik dantzatzen dute. Praka eta tunika zuriak daramatzate jantzita eta buruan kapel koloretsu bat.
- HIZKUNTZA:
- Errumaniera da bere hizkuntza ofizial bakarra eta nahiz eta arraroa izan, latinetik dator. Bere inguruko hizkuntz gehienak Uralesetik datozte. 28 milioi pertsonek hitz egiten dute Errumaniera.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire